Ikastetxeko funtzionamenduan inplikatzen den kolektibo bat gara, non, gure seme-alaben eskolatze garaiko hezkuntzaren inguruko kudeaketan parte hartzen dugun eta, ikastetxeko zuzendaritzarekin batera, eskolako bizitzaren antolaketan elkarlanean aritzen garen.
KALITATEZKO IKASTETXE PUBLIKO BATEN ALDEegiten dugu apustu, ikasle guztientzat aukera berdinak ematen dituen eskola defendatzen duenak eta hezkuntza prozesu horretan partaide aktiboak izatea funtsezko lanabesa dela uste duenak. Hezkuntza Proiektu hau arrakastatsua izateko helburua guztion erronka da.
Eskaintzen diren ekintzak hauek dira: Judo, Gimnasia erritmikoa, Ingelera, Xake, Antzerkia, Musika, Eskulanak eta Skate.
Danborrada antolatzen dugu Herriko jaietan ondo pasatzeko.
Mendi irteerak (familientzat, ez bakarrik umeentzat).
Eskolaz Kanpoko Ekintza ugariago eta preziorik onenean izatea.
Diputaziotik eta Udalatik laguntza gehiago jasotzea.
Eragingarritasun handiagoa ekintzak kudeatzeko eta antolatzeko momentuan.
Ideietan ekarpen zabalagoa eta iritzietan aniztasun gehiago izatea.
Kolektibo sendo, egonkor eta funtzionalagoa bilakatzea.
ZATOZ GURE ELKARTERA ETA PARTE HARTU!!!
Biteri eraikineko beheko solairuan gaude asteartero 16:00etatik 17:30etara edo 637841763 telefonoan eta nahi baduzue gure helbide elektronikoan:izapi_kmitx@yahoo.es