Harremanak
     Tel: 943 51 43 72
     Fax: 943 52 13 13
e-posta: info@...
Gehiago

 Ekintzen xehetasunak

 

HIZKUNTZA TRATAERA

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK EUSKARAZ IZANGO DIRA

Gure ikastetxean, Euskara Normalkuntzaren bidean, gure ikasleek egoera ez formaletan euskara erabil dezaten bultzatu nahi dugu. Hau dela eta, ahalegin bereziak egiten ditugu eskolaz kanpoko ekintzak euskaraz izan daitezen. Horrela ziurtatu nahi dugu gure ikasleek euskararekin duten harremana areagotu egiten dugula.

 

IKASLEEN ARAUTEGIA

Ikasturte hasieran azalduko zaie ikasleei (modu positiboan eta adinaren arabera egokitua) ekintzak egiten ari diren bitartean ikastetxean daukagun arautegia bete beharko dutela.

 

TXOSTENAK

Ikasturtean zehar familiek bi txosten jasoko dituzte. Otsailean lehenengoa eta ekainean bigarrena. Txosten hauen bidez ekintza desberdinetan ikasleek duten jarrera eta egindako aurrerapenak adieraziko dira.

Ingeleseko informeek eredu propioa daukate eta hiruhileko bakoitzaren bukaeran banatzen dira.

 

INSKRIPZIOAK:

- Inskripzioa ikasleei banatutako idatzien bidez egiten da.

- Eskola kirolean izena emateko koordinatzaileak banatutako aparteko orrian egin behar da.

- Taldeak osatzeko kopuru minimoa egon behar du, aldaketarik badago edo taldea osatzen ez bada familiei jakinarazten zaie.

- Ekintza guztietan (Eskola Kirola izan ezik), urriaren 15 arte baja emateko aukera dago. Hala ez bada, urte osoko konpromisoa hartzen da, eta, beraz, 8 hilabeteak ordaindu beharko dira.

 

EGUTEGIA:

Ekintza guztiak urritik maiatzera burutzen dira.

 

OHARRAK:

Ekintza guztietan, Eskola Kirola izan ezik, URRIAREN 15 ARTE baja emateko aukera dago. Hala ez bada, urte osoko konpromisoa hartzen da, eta, beraz, 8 hilabeteak ordaindu beharko dira.

Etxera  bazkaltzera joaten direnek ere, eguerdiko ekintzak egiteko aukera izango dute.

Guraso Elkarteak kudeatzen dituen ekintzen ordainketa, hiru epeetan, urrian, azaroan eta abenduan kobratuko du Guraso Elkarteak.

Ekintza kudeatzen duen elkarte edota enpresak eskatzen duen materiala eta jantzia derrigorrezkoak izango dira. Halanola judoan ( jantzia…), instrumentuak….

INGELESA: Ekintza hau Play & Say akademiaren bidez antolatzen da.

Materiala behar den ekintzetan, lehenengo hilabetean egingo da kopuru horren kobraketa.

Aldaketarik balego edo taldea osatzen ez bada familiei jakinaraziko zaie.

BESTE ABISURIK EZ BADAGO EKINTZA GUZTIAK URRIAREN 1ETIK AURRERA HASIKO DIRA

INFORMAZIOA:

Edozein kontsulta egiteko edo baja emateko:

-Guraso Elkarteko telefonoan 637841763

-Leire De Prado edo Amaia Etxebeste (EKEko koordinatzaileak) Biteriko idazkaritzan

-Itziar Aldezabal, Gorputz Hezkuntzako irakaslea  eta Eskola Kiroleko koordinatzailea.

Gune pribatua
AGIRITEGIA Pasahitza beharrezkoa da
© KMLHI 2010
Lege Oharra  |  Web Diseinua