ANTZERKI TAILERRA
Tailer honekin antzerkia eta interpretazioarekiko gerturatze bat eskaintzen zaio ikasleari. Antzerkia egin ahal izateko oinarrizko printzipio eta baliabideak ezagutu eta jorratzen dituzte jolas, ariketa eta lan konkretuen bidez.
Era berean tailerrak elkarlana eta soziabilitatea ditu ardatz eta ikaslearen espresio bideak garatzera bideratzen da, abiabuntu eta helburu gisa hartuta biak ala biak.
Tailerra emateko orduan helburu hauek hartzen dira kontutan:
- Antzerkia espresio bide bezala ezagutu eta lantzea.
- Sozializazioa. Jende multzo heterogeneo batean integratu eta parte hartzea.
- Elkarlana. Bakoitzaren helburu eta nahiak taldearen pean integratzea.
- Oharpena landu, irudimena landu eta batzen ikastea.
- Aktorearen presentzia eszenikoa.
- Espazio fisikoa antzeman eta erabili edo betetzea.
- Norbere gorputzaren kontzientzia izatea eta kontrolatzea.
- Ahotsaren erabilera.
- Pertsonaia bat sortu, garatu eta aurkeztea.
- Antzerki obra baten sortze prozesu osoa garatzea: istorioa eta pertsonaiak sortu, konfliktoa edo trama bideratu, bestuarioa aukeratu, taularatu.
- Burututako jardueretan bizipen positiboak edukitzea eta ongi pasatzea.

