Goizeko 7:30etatik 9:00etara Ikastetxeko hiru eraikinetan Goiz Txoko zerbitzua funtzionatzen du, haurtzaindegiko begiraleen ardurapean.
Zerbitzua familien beharretara moldatzeko bi modutan erabil daiteke.
Erabilera finkoa: Egunero zerbitzua behar duten familientzat
Noizbehinkako erabilera: Tokia izanez gero, egun edo aste solteak ere erabili ahal izango da, bi egun lehenago abisua emanda.
Zerbitzu hau Guraso Elkarteak kudeatzen du eta behar duen familiak baldintzak ezagutzeko eta eskaera egiteko, eskolako idazkaritzara jo beharko du.