Ekintza baten inguruan, ikastetxe osoa elkarrekin aritzen garen jarduerak. Hilabete bateko planak izaten dira eta emaitzak, jarduera zehatz batean azaltzen da.

Inauteria: Gaia aukeratuz, mailaz maila programatzen da lana eta bukaera emateko, herrian zehar desfilatuz ateratzen gara. URTARRILA-OTSAILA

Koadro bat Ipuin Anitz koadro baten inguruan, Ipuin bat idatzi eta arte lan bat ekoiztu behar dute. Emaitza guztiekin, ikastetxeko jaialdian erakusketa erraldoia egiten da. MAIATZA

Elkarbizitzarako Tutoritza Proiektua: elkar bizitzen ikastea gaur egun heziketako ardatz bat izanik, gure kurrikulumean plan sendo bat dugu txertatua. Maila guztietan lantzen da “umearen eskubide eta betebeharretan oinarrituz”. Ikastetxeko jaialdian, ikasturteko lan guztien erakusketa egiten da. IKASTURTEAN ZEHAR


Hizkuntz Normalkuntza Proiektua: gure hizkuntzaren egoera normalizatua lortzeko, oiko jardueratan daramagun planaz gain, ikasturtean bitan “euskararen astea” programa berezia egiten da. LEHENENGO ETA BIGARREN HIRU HILABETETAN.

Beste Proiektu batzuk:
2.0 Proiektua: teknologia berrien erabilpena, ikastetxeko baliabide funtsezko bilakatuz.
Aldizkaria proiektua: 3. zikloko baliabide garrantzitsua. Ikasleek ekoizten duten aldizkaria eta ikastetxe osoko partaidetza zein bizitza jasotzen duena.
Mediateka Proiektua: kalitatezko hezkuntza lortzeko ondarea. “Irakurlearen kluba” proiektu ardatza izanik.

Komunitateko Elkarbizitza sustatzeko ekintzak:
