Kaixo gure ikastetxean sartu zaren horri.

Errenteriako erdigunean kokatzen den eskola gara. 100 urte baino gehiago ditu eta historia asko bere gainean.

Koldo Mitxelena du izena, gure herriko euskal hizkuntzalari gipuzkoarra ospetsua izan zenaren omenean hartua eta gure hezkuntza 2 – 20 urte bitartekoa, elkartzen duena.

Bost eraikinetan banatua da:

Markola eraikina - 2,3 eta 4 urte aurten eta datorrena 5 urtekoa ere

            Olibet eraikina  - 2  - 4  urteko haurrak

            Biteri eraikina   - 5 – 12  urteko haurrak

            Pio Baroja eraikina  D.B.H.   1.  eta 2. mailak

            Koldo Mitxelena      D.B.H.   3.  4. eta batxilergoa

Ongi etorria ematen dizugu gure eskolako bertsoarekin aurkezten garelarik:

 

EHUN URTE ETA AURRERA

Duela ehun urte Biteri zen sortu,
mendean zehar gure haurrak hezituz,
Koldo Mitxelena gaur eta bihar
etorkizunari begiratuz.
Pedro Viteri zen eskuzabala,
burua argi eta gizon kabala,
berari esker izan zen sortua
Eskola Publikoa.
Gora,gora hezkuntza, kultura, herria,
Biteri ta Koldo Mitxelena
Atzoko ta gaurko, biharko oinarria,
Gora,gora gure Errenteria.
Duela ehun urte Biteri zen sortu,
mendean zehar gure haurrak hezituz,
Koldo Mitxelena gaur eta bihar
etorkizunari begiratuz.
Biteri eskola aintzindaria,
egindakoak du bere saria;
kuttuna,anitza,aurrerakoia,
alaia eta euskalduna.
Gora, gora hezkuntza, kultura, herria,
Biteri ta Koldo Mitxelena
atzoko ta gaurko, biharko oinarria,
gora, gora gure Errenteria.

BERRIAK

Argazkiak bakarrik

Eskolatik kalera 2008

Eskola kirola festa 2007-08

INAUTERIAK 2008

JAIA 2008

KOLDO MITXELENA herri ikastetxea
Harremanetan jarri
Fernandez de Landa Enparantza z/g Errenteria
Tf: 943-514372 Faxa 943-521313
Castellano
Pantaila egokia 1024 X 768

Olibet: 943-526840 Markola: 943-345259

 

Udako material banaketa
Jasotako material banaketa